jueves, 6 de octubre de 2016

Kartografia

Erantzunak

Kartografia egiteko irizpideak

1. TAILERRA: KARTOGRAFIA

Lehenengo tailer honen garapenak oinarrizko zenbait pausu ematea eskatzen zuen eta pausu horiei atxikitutako zenbait gogoeta garatzea. Horiek dira blogean azaldurik egon beharko direnak ikaskuntza esperientzia hau ontzat emateko.

LEHENDABIZI, gogoratu nondik hasi genuen tailer hau eta zeintzuk izan ziren erantzun genituen galderak:

• Nola egiten diozu aurre ikerketari?

• Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?

• Zeintzuk izan daitezke erronkak?

• Zer gehitu diezaiokezu ikerketa-tailerrari?

• Zer espero duzu ikastea?

0. ETAPA. Datuak jaso

• Nola egin zenuen lehenengo saio presentziala baino lehen zure ikaskuntza esperientziaren ebidentziak sortzeko?

• Taldeka edo banakako estrategiaren bat erabili al zenuen ebidentzia horiek sortzeko garaian? Zein izan zen estrategia hori? Agian argazkiak atera zenituen? Nori? Nora? Zergatik argazki horiek?

• Bildu eta erakutsi ebidentzia horien jasoketa

• Nola deskribatuko zenituzke egun horiek ebidentziak sortzen, ikaskuntza terminoetan?

• Zer ikasi duzu horrelako ikerketa fase batean murgilduz?

1. ETAPA. Datuak analisatu

Gogoratzen baduzu, klasean gure taldekidekin bildu ginen eta elkarrizketa bat mantendu genuen gure ikaskuntza objektuak, argazkiak, etab. aitzaki bezala hartuz.

Elkarrizketa hori mantentzeko zenbait galdera proposatu ziren:

• Nola ikasten duzu zure egunerokotasunean, alegia, egoera arruntetan?

• Zerk definitzen du zure bizitzan ikaskuntza egoera esanguratsua edo erreala?

• Nola igarotzen eta interaktuatzen dute ikasteko era hauek?

• Zein da bestearen papera ikasteko esperientzia hauetan?

• Zein da informazioaren eta komunikazioaren teknologien papera ikasteko era hauetan?

• Zerk eragiten du zure ikaskuntza prozesuan?

Elkarrikezta jasotzen zuen audioaren linka irakaslearekin konpartitu al zenuen, adibidez Dropbox edo drive-aren bitartez?

2. ETAPA. Datuak antolatu

• Nola gelditu da zure kartografia? Kartulina bat egin baduzu argazki bat ateraiozu zure blogean konpartitzeko...

3. ETAPA. Aurkikuntzak aurkeztu

Gogoratu gure ikerketa galdera: Nola ikasten duzu? Orain hartu zure kartografia eta atalez atal (argazkiak ateraz zati bakoitzari) has zaitez analisatzen. Hurrengo galderak agian baliagarriak egiten zaizkizu analisi horretan:

• Zeintzuk dira zure kartografian azaltzen diren elementuak (espazioak , pertsonak,

erlazioak, etab.)? Zergatik erabaki duzu horiek sartzea eta zer esaten dute zure ikaskuntza prozesuari buruz?

• Zeintzuk dira aurreko elementuen (espazioak, pertsonak, erlazioak, etab.) artean sortu dituzun loturak?

• Demagun zure kartografiak hezkuntza arautuaren (unibertsitatea, kontserbatorioa, etab.) eta ez arauturaren (lagunak, interneteko foroak, elkarteak, etab.) inguruko elementuak jasotzen dituela; zeintzuk lirateke esparru batetik bestera transferitzen dituzun elementuak, ikaskuntza terminoetan? edo beste era batean esanda, nola konektatzen du kanpokoa eta barrukoa, eta alderantziz?

• Zer erabaki duzu zure kartografian ez sartzea? Zergatik?

• Zein da ateratzen duzun gogoeta kartografia lan hau egin ondoren, etorkizunean izango duzun maisu edo maistra lanbiderako edo zereginerako?

Zure blogean hurrengo etiketak gehitu diezazkiozu tailer honekin zerikusia duten sarrerei:

ETIKETAK: kartografia, 1. tailerra

Hemen dago Jose Mariaren hitzaldian erabilitako powerpoint-aren esteka



https://drive.google.com/file/d/0B-8FbQ5RrOdCRFBENWhWRzlwbFE/view?usp=sharing